IRITZIA

Buru osasuna lehen lerrora

Erabiltzailearen aurpegia Malene San Pedro 2021ko urr. 28a, 09:45

Gazteen artean, heriotza kausa nagusienen artean dago suizidioa. / Hiruka.eus

Heriotza-kausa nagusiena bilakatu da suizidioa gazteen artean, osasun mentalari bideratutako baliabideen falta nabarmena agerain utziz. Buru osasuna, ardatz iritzi zutabea osatu du Malene Sanpedro orozkoar gazteak.

Osasun mentala eta beroni aurre egiteko baliabide falta joko-zelai jarri dugu azken hilabete hauetan, pandemiaren eragina hor nonbait. Aurtengo udan jakin dugunez Osasunaren Mundu Erakundearen eta UNICEFen eskutik suizidioa da gazteon artean heriotza-kausarik nagusienetako bat, eta Espainiako Estatuan kausa nagusia da. Horrekin batera pandemiak ere askoren osasun mentalean arrastoa utziko duela adierazi dute erakundeok.

Produktiboak izateko (lanera joateko, ikasteko eta oro har egin beharreko guztiak egiteko) eta norbere buru osasuna orekan mantentzeko zailtasunak agerian geratu dira azken aldian, normala ez den egoera batean normaltasuna mantentzea maldan gora egiten ari zaigulako. Pandemiak gure buru osasuna muturrera eramatera behartu gaitu eta arnasgunetzat genituen gainerakoak kendu izan dizkigu luzaroan.

Guzti honi esker egoerari buelta ematen gabiltza pixkanaka gure arteko elkar zaintza indartuz eta sistemak dituen arrakalak salatuz. Buruko gaitzez, gaitz horiek gure bizitzan duten ondorioez, horiek sendatzeko dagoen baliabide apurrez… hitz egin behar da. Ezinbestekoa dugu, gizarte legez, problematika guzti hauek erdigunera ekartzea eta gaiak duen garrantziaz jabetzea.

Izurrite honek zerbait agerian utzi badu, zera da, COVID-19a ez dela hemen dugun pandemia bakarra, badela beste bat osasun mentalarekin zerikusi zuzena duena, ez dagoela beroni aurre egiteko baliabiderik erakundeek eta Jaurlaritzek ez dutelako erdigunera ekarri eta hamarkadak daroagulako jada tabuz betetako motxila batekin. Kolektibo bezala hobe genuke gazteon kriminalizazioaren aitzakia alde batera utziko bagenu. Pandemia hasi zenetik eduki ditugun hutsuneei eta hutsune horiek plazaratutako ondorioei arreta jartzean dago gakoa; datuak erreparatzea nahikoa da argi eta garbi ikusteko non dagoen arrakala. Suizidioa da gazteon artean heriotza-kausa nagusiena Espainiako Estatuan: osasun arreta integralean eta gizarte zerbitzuetan inbertitzea, ez dago besterik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide