IRITZIA

Buru osasuna bermatzeko zaintzen alde lanean jarraituko dugu

Asasam elkarteko kidea, Arabako Foru Aldundian eginiko elkarretaratze batean. / Asasam

ASASAMen helburuetako bat da buruko gaixotasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideak defendatzea. Eta hori da, hain zuzen ere, 30 urte baino gehiago egiten daramaguna. Denbora asko daramagu Arabako Foru Aldundiari eskatzen Aiaraldean ikuskapen handiko etxebizitza komunitario bat martxan jartzea. Sinadurak bildu ditugu, behin baino gehiagotan hartu dugu hitza Arabako Batzar Nagusietan eta elkarrizketa eta bilerak egin ditugu alderdi eta talde politikoekin, baliabide hori eskatzeko. 2019an bazirudien azkenean lortu genuela. Gure harridura etorri zen Emilio Solak, Arabako gizarte-zerbitzuetako egungo diputatuak, esan zigunean ez zuela baliabide horren sorrerari buruzko berririk, Marian Olabarrietak (bere aurrekoak) ez ziola etxebizitza komunitario horrekin lotutako ezeren berri eman.

Ordutik hona, egin behar duguna egiten jarraitzen dugu, hau da, erakundeei ikuskaritza handiko etxebizitza bat sortzea eskatzen. Baliabide hori, gaur egun, ez dago eskuragarri Aiaraldean gaixotasun mentala duten pertsonentzat. Batzar Nagusietan hartu dugu hitza berriro, Emilio Sola diputatuarekin batzartu gara behin baino gehiagotan, eta badirudi, azkenean, 2022ko abenduan jarriko duela Aldundiak baliabide hori martxan. 

Oso pozik gaude aurrerapen horrekin, baina egoera gazi-gozoa da. Izan ere, jakinarazi zigutenean, azkenean, ikuskaritza handiko etxebizitza komunitarioa martxan jarriko zela, baita ere jakinarazi ziguten aurtengo azaroan amaiera emango ziotela 2007tik kudeatzen ari garen ostatu-hitzarmenari. Hitzarmen horren bidez, gaixotasun mentala duten 3 pertsona artatzen dira ikuskapen txikiko etxebizitza komunitario batean, eta beste bederatziri laguntza ematen zaie, bizitza independentea egin dezaten. 

ASASAMeko kideok erabakia ulertu gabe jarraitzen genuen, funtzionatzen duen baliabide bat delako. Gaure egun, etxebizitzak 2 plaza ditu okupatuta, eta diputazioaren ebazpenaren zain gaude hirugarrena okupatu ahal izateko, eta bizitza independenterako hezkuntza-laguntzei dagokienez, 9 plazak daude Beteta. Gainera, beste pertsona batzuei zuzenduta dago. Izan ere, baliabide berria eskuratu behar duten pertsonek askoz laguntza-premia handiagoa dute, gaur egun nolabaiteko autonomia duten pertsonekin alderatuta.

Erabaki horren aurrean, Diputazioarekin hitz egiten gabiltza. Badirudi, azkenean, aukera izango dugula egun dugun ostatu-hitzarmena Aldundia oraintxe bertan garatzen ari den bizitza independentea babesteko zerbitzuetan kokatzeko.

ASASAMen birmoldaketa-proiektua prestatzen ari gara, eta espero dugu Diputazioak onartzea, goi-mailako ikuskaritzako etxebizitza komunitario berria irekitzea ez dadin lotuta egon Aiaraldean gaixotasuna duten pertsonei eskaintzen genien baliabidea ixtearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide