IRITZIA

Aukerarik gabeko autodeterminazioa: Mendebaldeko Saharak nazioarteko zuzenbidean aldaketa isila erakusten du

Erabiltzailearen aurpegia Maria Lopez Belloso 2026ko otsailaren 27a

2025. urtean, mende erdia bete zen Mendebaldeko Saharako gatazka garaikidea hasi zenetik, Martxa Berdearekin eta Espainiaren erretiratzearekin. Ostiral honetan 50 urte bete dira SEAD aldarrikatu zenetik. Hala ere, efemerideaz haratago, gaur egun ikusten duguna ez da amaitu gabeko deskolonizazio-prozesu bat bakarrik, baizik eta eraldaketa sakon bat: nazioarteko zuzenbidea logika politikora poliki-poliki nola egokitzen den, alegia. Horiek horrela, Mendebaldeko Sahara laborategi bihurtu da, eta autodeterminazioaz hitz egiten jarraitzen den arren, benetako garrantzia galdu du praktikan.

Norabide hori erakusten du NBEko Segurtasun Kontseiluak gatazkari berriki egindako kudeaketak. Hamarkadetan zehar erreferenduma izan zen zerumuga; gaur egun, ordea, badirudi egonkortasunari eta bideragarritasun politikoari ematen zaiela lehentasuna. 2797 (2025) Ebazpenak aldaketa hori argi erakutsi zuen: ez zuen autodeterminazio eskubidea ezabatzen, baina "elkarri onar dakiokeen konponbide” politikoan oinarritutako formula zalantzagarriago baten barruan birdefinitzen zuen, eta Marokoko subiranotasunaren menpeko autonomia-proposamena ari da zentraltasuna hartzen aukera "errealista" gisa.

Arau-mugimendu hori ez da hutsean gertatzen. 2026ko otsailean, Marokoko, Fronte Polisarioko, Aljeriako eta Mauritaniako ordezkariak berriro eseri ziren AEBk Madrilen duen enbaxadan, Washingtonen babespean, Trumpen administrazioko ordezkariek koordinatutako prozesu batean  eta NBEren parte-hartzearekin. Elkarrizketak —diskrezio diplomatiko indartsu batek markatuak— 2797 Ebazpenaren ezarpen praktikoaren ingurukoak eta  gatazka autonomian oinarritutako esparru politiko baten bidez ixtea bilatzen duen ibilbide-orri baten ingurukoak izan ziren, eta nazioarteko oreka berria islatzen zuten.

Aldaketa sotila da, baina sakona. Urteetan zehar, erreferenduma izan zen prozesuaren ardatza; gaur egun, ordea, ia desagertu egin da hizkuntza operatibotik. Horren ordez, konponbide “egingarriaren" hierarkia inplizitu bat finkatzen da, non aukera batzuk —independentzia, esaterako— politikoki imajina daitezkeen egoeratik kanpo geratzen diren, formalki debekatu beharrik izan gabe. Aldi berean, semantikoki eskubidearen ordez autodeterminazioaren "printzipiora" lerratzeak, bere izaera loteslea leuntzen du eta oreka lortzen laguntzen du interes estrategikoekin, hala nola eskualdeko segurtasunarekin edo egonkortasun ekonomikoarekin. Aldaketa semantiko hori ez da berria. 2011n, Vicent Fissasek adierazi zuen autodeterminazio erreferendumaren erreferentzia esplizitutik, "elkarri onar dakiokeen konponbidea” izatea lehenesten duten zalantzazko formuletara egindako joan-etorria; eta horrek, independentzia formalki ukatu gabe, eta bideragarritasun politikoko irizpideetara egokitzen du prozesua. Joera hori nagusitzen zen aipatutako  2797 (2025) Ebazpenean, autodeterminazio maila erretorikoari eusten baitio; baina ez du erreferenduma mekanismo eragile gisa gauzatzen, inplizituki Marokoko subiranotasunaren menpean autonomia sendotuta negoziazio-esparru nagusi gisa, eta politikoki onargarria denetik kanpo beste aukera batzuk baztertuta. Aldi berean, autodeterminaziorako “eskubidea”  baino, “printzipioa” lehenesteak haren izaera juridiko galdagarria ahultzen du, amaitu gabeko deskolonizazio-prozesu baten gatazka negoziatu baterantz aldatzen du, eta aurrekari bat ezartzen du, non eskubideak diskurtsiboki babesten diren, baina praktikan berrinterpretatu egiten diren. Horrela lortzen dute egonkortasuna lehenestea eta status quo-a normalizatzea.

Estatu Batuek gaur egun duten protagonismoak joera hori indartzen du. Madrilgo bilerak Trumpen administrazioaren ahalegin zabalago baten parte dira, iraupen luzeko gatazkei irtenbide azkarrak emateko, arkitektura aldeaniztun klasikoarekin paraleloak diren mekanismoen bidez. Ikuspegi hori, halaber, Washintonek sustatu berri duen   “Bake Batzordea” bezalako ekimenetan ikusten da. Batzorde hori nazioarteko krisia kudeatzeko egitura malgu gisa sortu zen, baina aliatu batzuek kritikatu egin dute NBEren zereginarekin lehiatzeagatik. Mendebaldeko Sahararen kasuan, badirudi Estatu Batuetako bitartekaritzaren helburua dela autonomia negoziazio-esparru tekniko nagusi bihurtzea; eta hori lortzeko, arlo juridikotik pragmatismo politikora eramaten du eztabaida.

Deriba horrek Sahara bera gainditzen duen ohartarazpena planteatzen du. Nazioarteko zuzenbidea sistematikoki egokitzen bada gauzatutako gertaeretara eta "bideragarritzat" jotzen den horretara, egonkortasuna normalizatzeko arriskua areagotzen da, justizia bete beharrean. Agertzen den aurrekaria kezkagarria da: ez da beharrezkoa arauak aldatzea horiek eraldatzeko; aski da berrinterpretatzea, harik eta autodeterminazioak benetako hautua izateari utzi eta aldez aurretik mugatutako soluzioen barruan formula erretoriko bihurtu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide