Bizitza osoa ezinduekin lanean, eta haietako bat bihurtu arte, ez dut buruan izan zeri egin behar zioten aurre. Eta ez da izango enpatia faltagatik... inoiz, txantxetan esan dut nire pazienteekin hain enpatia handia izan nuela, ezen haietako bat bihurtu nintzela.
Baina niri gertatu behar izan zitzaidan ohartzeko trena egokitu gabe zegoela, kalera irtetea askotan arriskutsua dela (zintarriak, eskailerak, arrapala arriskutsuak...), oporretara joatea abentura bihur daitekeela ezinduentzako logela duen hotel bat bilatu arren, eta albo batera utziko dugu hondartzara joatearena...
Orain bai, politikariek IRISGARRITASUN UNIBERTSALArekin betetzen dute ahoa eta legeak egin eta egin dabiltza. Desgaitasunak ez du lege berririk behar. Dauden legeak betetzea behar du, bereziki eta paradoxikoki, estatuaren menpekoak diren enpresa publikoen partetik.
Etsigarria Renferekin izandako azken bilera. Oso inozoa izango naiz agian, baina gehiago espero nuen, egia esan. Madrildik politikari bat etorri zen, eta zezena toreatzera mugatu zen, ministroak Senatuan egin bezala; eta konpromiso bat bera ere ez mahai gainean.
Borrokak aurrera darrai...