Amerikara joan nintzen...

Erabiltzailearen aurpegia Mateo Pagazaurtundua 2013ko aza. 18a, 08:22

Tomas Zubiaur albaitari laudioarra Mexikoko Pancho  Villaren ejerzito iraultzailean ibili zen gora eta behera, horren berri jakitun gaude. Aldiz, bere emigraziorako arrazoiak ez dira hain ezagunak gure artean. Ahoz aho entzundakoa zuenganatzeko asmoz, hara hor istoriotxoa.

Gaur egungo Nerbioi kalean Urkixo (Urquijo) markesaren estatua zegoen kokatua garai haietan. Gau baten estatua horren burua moztu eta Nerbio ibaira bota omen zuen gure ekintzaileak. Markesak horren berri izan bezain pronto neurriko erantzuna emateko prest agertu ziren. Tomasi, beldurraren beldurrez, Laudiotik emigratzea otu zitzaion bere larrua uhalak bihurtu baino lehen.
Denbora laburrean,  Kubarako prestatu eta itsasontziratu zen. Irlan bertan nahi zuena topatu ez, eta, ondoren kontinenteko Mexikora egin zuen jauzi. Han Pancho Villaren bila joan eta aurkitzerakoan haren partidako zaldien osasunaz ardura hartu zuen albaitari lana ederra eginez.

Bueltako bidaia ere egin omen zuen. Berean egonik gauza bera egingo zenuke zuk, irakurle xaloa?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide