Belar fin-fina hilerrian

Erabiltzailearen aurpegia Mateo Pagazaurtundua 2015ko urr. 18a, 00:00

Sukaldetan ahoen kopurua zenbakaitza zenean eta kortetan: behi, zekor, asto, txerri, oilo, koneju eta abar luzea izaten ziren garaian, lehenengoak elikatzeko bigarren multzokoentzat belarra topatu behar: baserriko landak, bidexkak, muinoak, bazterrak eta bestelakoetan nahiko izatera ez ziren heltzen maiz.

Orozkoko Ibarra auzoan eta Olarte elizaren aurrean hilerri belartsu bat zegoen inguruan belar aleak topatzea ezinezkoa zen unean, iluntzean, inguruko baserritar batek (segurtasuna dela eta, hobe izenik ez aipatzea) igitaia, zestoa hartu eta hilerrian zebilen isiltasun ederrean belar samurra batzeari ekin zion.

Harresiaren kanpoaldean, asmo gehi tresna berberekin bigarren baserritarra prest harresiaren zailtasuna gainditzeko, dena batera ezin igo eta, lehenengo igitaia bota zuen barrurantz harlosan baten aurka “klok”soinua eginez.

Barruan zegoen lehenak, harriturik, zentzu guztiak erne jarri zituen. Jarraian, kanpo aldekoak zestoa bota zuen barrura aztrapalea handiagoa sortuz.

Lehenengoak, hori entzutean, tresneria guztia bertan utziz, ziztu baten harresiaren gainetik salto egin eta abiadura bizian urrundu zen gau ilunean.

Bigarrenaren harridura eta ikara ez ziren txikiagoak izan eta “berpiztuaren” kontrako norabidean bere korrika saioari hasiera eman zion.

Non eta noiz gelditu ziren? Kontalariak ez zuen horren berri eman, zoritxarrez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide