Ongi etorri

Erabiltzailearen aurpegia Mateo Pagazaurtundua 2016ko aza. 1a, 00:00

Denbora aurrera doa eta gu harekin, errepikatzen du maiz gure iparraldeko luze-luzea den lagun batek. Nire denboran urte nahikotxo atzera itzuli behar dut, eskola bateko zuzendari ardura izan nuenera. Bazkari orduan, zaintzaileek kezkaz beterik nigana presaz jo zuten, jantokian neskato batek arazoa zeukala esanez. Hurbildu nintzen eta bost urteko neska batek arrainaren hezur handitxoa saman itsatsirik zuela ikusi nuen. Egoera horretan umea zegoen lasaiago inguruko arduradun guztiak baino.

Ura edanarazi, ogi mamiak irentsiarazi, betile multzoa arintzeko matzardak erabili, eta, ezin. Galdakaoko ospitalera eramatearen erabaki azkarra hartu eta neure kotxean joan ginen bera eta biok lasai bata, bost urteko neskatoa; eta oso urduri txoferra, ni neu. (Gaur egun horrelakorik egingo bagenu gurasoen berehalako salaketa jasoko genuke). Ospitalera heldu bezain azkar umea euskalduna zela informatu eta erizain euskaldun batek larrialdi zerbitzura eraman zuen ziztu bizian. Datuak eman eta handik gutxira umea, lehen bezain lasai, bueltan zetorren enfermeraz lagundurik. Ordubetean eskolarako bidean geunden biok, arazoa konpondurik.

“Zelan medikuagaz?” galdetu nion. “Ondo!” bere erantzuna. “Zer esan deutsu medikuak?” jarraitu nuen ikerketan. “Ongi etorri ‘zelpudo’” esan zuen lotsati. “Zer esan deutsu medikuak?!” nik harriturik.”Ongi etorri ‘zelpudo’” errepikatu zuen berriz argi eta garbi.

“Ulertu deutsozu medikuari?” galdetu nion nire barruko haserrea ozta-ozta kontrolatuz. “Ez, ez dakit zer den ‘zelpudo’”. Itzuli erdia egiteko gogo bizia eduki arren, bidea aurrera jarraitu genuen.

Ordutik hona, ospitalean harrera hobea omen dugu euskaldunok, baina, nahikoa ote?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide