IRITZIA

8 urte borrokan konkorren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Mateo Lafragua 2024ko api. 11a, 09:23

Konkorrak kentzeko borrokan murgilduta egon da Mateo Lafragua azken 8 urteetan.

8 urteko borroka. 8 urte agerraldiak egiten gure erakunde guztietan, eta zorionak eta babesa jasotzen nire azterketagatik eta Konkorrek Osasun Larrialdietan duten Oihartzuna izeneko bideoagatik. 8 urte bete gabeko konpromiso instituzionalekin. 8 urte azaltzen errepideetako konkorrek osasunean eta ibilgailuetan eragiten dituzten ondorio larriak. 8 urte argudiatzen, esaten denaren kontra, konkor batean gertatzen den harrapaketa baten ondorioak zebra-pasabide tradizional batean baino larriagoak direla. 8 urte errepikatzen konkorrek ez dituztela geldiarazten abiadura-mugak gainditu eta errepideetako gainerako erabiltzaileak arriskuan dituztenak, pertsona horiek ulertzen duten hizkuntza bakarra diru-zorroarena delako. 

Laburbilduz, 8 urte itxitasunean murgilduta eta konkorrak jartzen jarraitzen. Eta, nire ustez, 8 urte zeintzuetan erantzukizun nagusia  Bizkaiko Foru Aldundiarena izan den, egoera bideratu dezakeen agente nagusia delako. Argudioak eta arrazoiak sobera ditu errepidea berreskuratzeko, larrialdietara eramaten dituzten pertsonen bizitzak arriskuan jartzetik  Gordexolako Udalaren ez-betetzeetara.

Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago, konponbidea ez ezik, bide-segurtasuneko plan bat egitea tarte horretarako, gure garaiarekin bat datorrena, guztion segurtasuna hobetzen eta bermatzen duten trafikoa lasaitzeko elementuekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide