Larunbatean eta igandean egin zituzten zeharkaldiak Matxinkorta taldekoek. "Asteburu honetan Soriako parajeak ezagutzen ibili gara", kontatu dute sare sozialetan.
Larunbatean atera ziren Arrankudiagako plazatik, eta goizean egin zuten lehenbiziko txangoa. Ibilbide laburra hautatu zutenek Laguna Negra bisitatu zuten, eta gainontzekoek Pico Urbion. Biharamunean, igande goizean, Los Lobos ibaiko kañoian barrena ibili ziren, Sorian bazkaldu eta Aiaralderako autobusa hartu zuten arte.
Argazkiak: Matxinkorta Mendi Taldea
Testua: Izar Mendiguren Cosgaya