2017-2020 plangintza estrategikoa zehazteko galdetegia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Mendiko Lagunak 2017ko urr. 14a, 10:00

Bazkideek egindako irteeretako bat / Mendiko Lagunak

Azken urteetan planteatutako gogoeta-prozesu baten ondorioz eta gure eskualdean datozen urteetan indar gehiagorekin emango diren aldaketa soziologiko, kultural eta industrial nabariak direla eta, 2017an gure helburuen beharrezko birdefinizioari bide ematen diogu eta apostu finko bat-egitea proposatzen dugu etorkizunera begira, non elkartasuna, kolaborazioa, guztion arteko gogoeta eta  luzaezineko  zenbait jarduera burutze ezinbestekoa izango den.
 
Taldearen egungo egoera aldatzeko grina hau, landuko dugun Plan Estrategikoan irudikatuko da, eta prozesu honetan Mendiko Lagunak Taldeko bazkide guztiak eta elkartearen baloreekin identifikatzen den eskualdeko bestelako herritarrak partu hartu dezaten nahiko genuke.
 
Plan Estrategikoaren helburua, gogoeta-prozesutik habiatuta, elkartearen etorkizuneko jarduerak kontuan izanda, hurrengo helburu espezifikoak kontuan ezartzea izango da:
 

 

  1. Elkartearen gaurko egoera aztertzea.
  2. Jarduera areak,  epe motz, erdi eta luzean berriz definitzea.
  3. Planteatutako helburuak heltzea baimentzen duten  jarduera proposamenak zehaztea.
  4. Posizio lehiakorra, aukerak eta etorkizunerako erronkak aztertzea.
  5. Elkartearen barneko analisia egitea: bazkide-profila, prestatutako zerbitsuen balorazioa, baliabideak eta antolaketa.

 

Horretarako anbizio handiko bidea jarraitu nahi dugu, datozen astetan trazatzen hasiko garena gailurrera 2020. urtean heltzeko helburuarekin. 

 
BEHIN-BEHINEKO EGUTEGIA
2017
URRIA
Gogoeta-prozesu irekia, galdeketak, ideiak, eta ekarpenak.
AZAROA
2017-2020 Plan Estrategikoaren proposamen aurkezpena
ABENDUA
Mendiko Lagunak Taldea 2017-2020 Plan Estrategikoaren lantzea
2018
Asanblada Orokorra:  Mendiko Lagunak Taldea 2017-2020 Plan Estrategikoaren aurkezpena

Gehiagorik gehitu gabe, kasu honetan eskain diezaguzun zure laguntza eskertuz, adeitazunez, agurtzen gara,

Gogoekin gora!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide