Urte amaierako ibilaldia egin zuten igandean Mendiko Lagunak taldeko kideek. 9:00an abiatu ziren. Lendoñotik igaro ziren, eta Tologorrira igo ziren gero. Bertan egin zuten talde argazkia eta aterpera gerturatu ziren jarraian, txistorrada eta brindisa egiteko.