IRITZIA

Amodio istorio bat

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Brizuela 2023ko mar. 21a, 07:00

Eroskiko tomate frijitu potea, 1.99 eurotan. / M.A.B.

Duela urteak ezagutu zintudala. Euro bat balio zenuen. Zure kolorea, zure usaina. Zugan, dena gustatzen zitzaidan. Bazterrak nahasten hasi zinen, 1'04€, 1'07€ balio zenuen... Nire lagunei aurkeztu zintudan. Zurekin egin zitekeen guztia ere azaldu nien; hegaluzea tomatearekin, makarroiak tomatearekin, edo, besterik gabe, bi arrautzekin.

Denbora aurrera doa eta honezkero ez duzu ezagutu zintudanean zeneukan prezioa. Urte hasieran 1'09€  balio zenuen. Famatua bilakatu zinen. Irratia, prentsa, telebista. Gu bion arteko distantzia geroz eta agerikoagoa zen. Minduta sentitzen nintzen, barrenak hautsita; finean, engainatuta.

Ez zinen berdina. Ezta zure prezioa ere ez. Ni engainatzen saiatzen zinen, ordea, soinean jarri zizuten bihotz txiki horrekin. Hori gutxi balitz, 1'99 euroko prezioan aurkezteko lotsagabekeria izan duzu. Ezagutu zintudanean baino ia %100 gehiago.

Zu abandonatzeko erabakia hartu dut, zu ez erostekoa eta horren erraz engainatuko ez nauen beste norbait bilatzea.

Ez zurea, Miguel Angel Brizuela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide