IRITZIA

Arrugaetak pertsiana jaitsi du

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Brizuela 2023ko mar. 24a, 07:10

70 urteren ostean, Arrugaeta jatetxea Orozkoko historiaren parte bilakatu da dagoeneko. / M.B.

70 urte igaro dira Clemente Arrugaetak, Chefi Guarestirekin batera, ostalaritzaren munduan abentura abiatu zuenetik. 

Hasierak ez ziren batere errazak izan. Euren bost seme-alabak imajinatzen ditugu jantokiko mahaietan barrena korrika egiten, edo tabernako barraren atzean jolasten. 

Igaro ziren 40 urte, eta belaunaldi aldaketa egitea egokitu zen. Merche, Charo eta Juan Pedrok adarretatik "hartu" zuten zezena, eta 30 urte baino gehiago igaro dira dagoeneko. Beste bi nebek beste bide batzuk jorratu zituzten, ostalaritzatik kanpo, beti hurbil egon ziren arren, abentura erabat babesten. 

Merchek esaten zigun ixteko erabakia hartu zutenean apur bat urduri zegoela, baina erabakita zegoela jada, eta ez dago atzerapausorik. Arrugaetan igaroko dituzten azken egunak izango diren arren, zoriontsu eta abegikor daude Merche, Charo eta Juan Pedro. Mahaiz mahai, berbetan, anekdotak kontatzen eta bezeroei agur esaten, musu, besarkada eta argazki askoren artean. 

Euren bide luzean barrena une zoriontsuak izan dituzte, eta beste batzuk ez horrenbeste. Gogoan dute ze gogorra izan zen 2007ko krisia. 

Kokotxetatik txahal-gona errera egin genuen salto, indaba ospetsuak ahaztu gabe, euren sakramentuekin. Ogi txingortua ere jan genuen.

Jatetxetik irten ginen, praketako gerrikoa askatuta eta paseo luze bat egiteko prest, Itxina ikusgarri eta zorgarriaren altzoan. 

Ez dugu 'agur' esanez amaitu nahi, 'gero arte' baizik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide