IRITZIA

Kolore apur bat jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Brizuela 2024ko uzt. 14a, 15:00

Traineruak Nerbioi ibaian.

41 urte pasa dira. Nahi adina euri egin zuen. Aurrera egiteko garaia zen. Hainbeste lokatz eta hondamendiren artean zerbait positiboa bilatu behar genuen. Luzez hitz egin ondoren, Luis Santosek eta biok gure aletxoa jartzea erabaki genuen. Azkar ibili ginen, eta hurrengo urtean, Egin egunkariko jai-egitarauaren gehigarrian, traineru-estropada proposatu genuen, Nerbioi ibaiaren ur-goraldia zela eta.  

Orain, ibaia kanalizatzeko eta zabaltzeko egindako lanak direla eta, traineru-estropada hori berriro egiteko aukera zabalik dago. Faktoriaren parean hasiko litzateke, eta Aretan bukatu, Pabloren etxearen azpian. 

Ideia hor dago. Orain, dagokion zinegotzigoak esku har dezan baino ez da falta. Kortaren laguna naizenez, Castroko La Marinera traineruaz gain, beste batzuk ere ekarri ahalko genituzke: Orio, Urdaibai... 

P.D. Hurrengo Koparako Gabarra ere atera ahalko genukeen Laudiotik.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide