Kultur sorkuntza Aiaraldean

Antonio Oyarzabal garaile Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Brizuela 2024ko aza. 13a, 13:15

Antonio Oyarzabalen kontzertura gerturatzeko zortea izan genuen, Madrilgo Auditorio Nazionalean. Gozatzeko beta izan genuen Germaine Tailleterreren Piano eta orkestrarako balada entzutean, Julia Cruzen gidaritzapean eta Sofia Martinez Villar artearen teoria eta kritikan doktorearen narrazioarekin. 

Denborak hegan egiten zuela zirudien Espainiako Oskestra Nazionalaren musikarekin, Oyarzabalen pianoaz lagundurik. Nota bakoitza, are eta perfektuagoa. Eskuek teklak laztantzen zituzten eta musika zerutiar bat entzuten zen, bikaintasuna ukitzeraino ia. 

Antonio Oyazarabal inspiratu batek publiko madrildarra gatibatu zuen bere gaztetasun eta erraztasunarekin. Laburbilduz, balada eder bat eta bikain entzuten zen piano bat. 

Ezingo nuke testu hau amaitu Julia Cruz zuzendaria aipatu gabe, bere alaitasun, erraztasun eta xalotasunarekin.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide