Zaborra botatzera jaitsi naiz gaur, goizero bezala. Baina, nire harridurarako, obretako material mordoarekin egin dut topo, argazkian ikusten den moduan. Ez dakit obra baimena duen, zergak ordaintzen dituen edo garbigunera eraman ahal dituen edo ez, ez naiz horretan sartzen. Lortu duen gauza bakarra da Udala izatea erruduna Laudioko kaleen garbiketan. Beste pertsonai batzuk bezala, hauek ere saiatu dira "erruduna" seinalatzen: EH Bildu.