Kaixo Igor,
Zure laguna izateko zortea izan nuen. Batzuetan zure etxearen alboko ezkiaren adarretatik ikusten zintudan.
Zure pianoaren soinua entzuten nuen, zure eskuek laztandurik. Trikia...
Aretako Kultur etxeko zuhaitzen azpian, adar batean igota, kantatzeari uzten nion zure musika entzuteko.
Orbeko etxean bat egin genuen Izaskun del Cerrorekin, Matx-ekin, Cosgayarekin... zure koadroen aurkezpena zen, eta bertan ere ezin zen musika falta.
Edozein tokitan, edozein txokotan, edozein aldarrikapenetan (feminismoa, presoak, langileak...) hor zeunden zu eta zure musika, zure trikia, zure pianoa eta zure bihotz ona!
Faltan botako zaitut, baina abesten jarraituko dut ezkiaren adarrera igota, zure leihoaren alboan. Agurrik ez!