Nolako ekonomia eredua bultzatzen ari gara?

Erabiltzailearen aurpegia

Azken aldi honetan gero eta erakunde, gizarte mugimendu eta alderdi politiko gehiago ari dira elikadura burujabetzaren kontzeptu globala aintzakotzat hartzen. Horrek ez du esan nahi kontzeptua barneratu dugunik. 

Instituzio publikoek askotan gizartea sentsibilizatzeko kanpainak egiten dituzte, kontsumo pribatua aldatzea bultzatzeko. Baina, kontsumo publikoa non gelditzen da? Kontsumo publikoa toki askotan egiten da, herri bazkarietan, jaietan, jantoki kolektiboetan, (eskolak, nagusien egoitzak), gizarte zerbitzuen bitartez ematen diren baliabideetan... 

Nolako kontsumo ereduak bultzatu ditugu toki eta ekitaldi guzti hauetan? Kontziente gara nondik, nork eta zelan ekoiztuak diren toki guzti hauen bitartez etortzen diren elikagaiak? Nolako ekonomia eredua bultzatzen ari gara? Bertoko produktuak eta zerbitzuak jadanik ez dira hartzen, bertoko baserritarrak eta denda txikiak zirkuitu ekonomiko guzti hauetatik at gelditzen baitira. 

Tokiko ekonomia deslokalizatu egiten da, katerinak eta zerbitzu enpresa handi edo multinaziolanen eskuetan aurkitzen gara. 

Elikagaien ekoizpenetik zerbitzua eman arte, zein nolako lan baldintzak eta ze nolako eraginak ingurugiroan ari gara bultzatzen? Tokiko ekonomia indartzeko, enplegua sortzeko, burujabeagoak izateko, gizarte beharrei erantzuteko momentua heldu da. Politika publikoak aldatu egin behar dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide