Apirilak 17

Apirilaren 17a jadanik joana da, hala ere ez nuke joaten utzi nahiko baserritarren borroka egun mundiala dena gogoratzeko aukera. Agian gure herrialdean, eta herrialde “garatuetan”, egun honek ez du ez garrantzi ezta oihartzun handirik izango, azken finean gero eta baserritar gutxiago gelditzen gara eta, logikoa denez, gure ahotsa gero eta ahulagoa da.

Mundu zabalean, ordea, baserritarrok gizartearen gehiengoa gara, eta munduko biztanleriaren % 65-70 elikatzen dugu eta, beraz, elikagaiak ekoizten jarraitzeko ditugun arazoak gizarteratzea garrantzitsua da.

Munduko herrialde gehienetan egun honetan ekintza ugari egin ohi dira, besteak beste: haziak babestu, lurra defendatu edo eta okupatu, emakume baserritarren eskubideak berreskuratu, uraren publikotasuna exijitu, mobilizazio erraldoi zein txikiak antolatu, bakoitzak bere lurraldearen elikadura burujabetza defendatu.

Euskal Herrian, urte batzuk daramagu ekintza ezberdinak antolatzen, gehienak nekazaritza arloetan gelditzen dira, elikadura gizarte osoaren beharra dela jankinaraztea ezin lortuz.

Hori da elikaduraren inguruko gaiak gure txokotxoetatik harago ateratzeko eman behar dugun pausua. Gizarte mugimenduek, langileen erakundeek eta gizarteak orokorrean, elikadura osasuntsu, duina eta justua gure eskubidea dela jakin behar dute, eta elikaduraren inguruko erabakiak gure esku ez badaude, herriaren dependentzia izango dugula eta ondorioa gizartearen ahulezia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide