Ekintza eguna, elikadura burujabetzaren alde

Urriaren 16an mundu mailako baserritar txikien, lur gabekoen, indigenen zein herri nomaden munduko erakundeak, Via campesinak, munduko elikadura burujabetzaren aldeko ekintza eguna deitu du.

Aurten korporazio transnazionalen aurkako ekintza eguna aurkeztu dute, hauek baitira mundu mailan elikadura burujabetzaren kontrako estrategia zehatzak eta zabalak hedatzen ari direnak. Egun honetan Via campesinak, herrialde guztietan, erresistentzia edo eta mobilizatu egiten diren gizarte zibilaren erakundeekin elkartasuna adierazi nahi du.

Zentzu honetan ere hiri eta baserrien arteko loturak, estrategiak eta aliantzak areagotzearen aldeko apustua deitzen du. Hori baita bidea alternatiba bideragarriak aurrera eramateko.

Gure eskualdean ere ekintza ezberdinak jorratuko dira urrian zehar; konkretuki, Urduñako elikadura burujabetzaren aldeko 3. astea antolatuko da urriko azken egunetan, animatu parte hartzen.
Transnazionek gurean ere elikadurarekin harreman zuzena dute. Jantoki kolektibo publikoen kudeaketan, uraren kudeaketan, lurraren kontzentrazioan, basogintzan, hazien pribatizazioan edo transgenikoen hedapenean, esate baterako.

Horrexegatik, hemen ere elikaduraren inguruan eskualde mailako aliantza zuzenak jorratu egin behar dira baserritar eta langileen artean, instituzio eta gizarte mugimenduen artekoak.
Aurrera orduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide