Zorionak!

Lan handia egin ondoren Nerbioi Garaiko Elikadura Kontseilua abian da.

Badira urte batzuk, eskualdeko ikuspegitik, elikadura burujabetza, eta honen barnean, eskualdeko elikadura sistema indartzeko helburuarekin lan egiten hasi ginela.

Apurka apurka, eskualdeko gizarte eta politika eragile ezberdin askorekin batu ostean, kontseilua osatu dugu. Bertan kontsumitzaileek, ekoizleek, eskualdeko udaletxe guztietako alderdi politikoek, gobernukoak zein oposizioa egiten daudenek, eta udaletxeek hautatutako teknikariek hartu dugu parte.

Baina zertarako elikadurakontseilua? Helburuak argi daude: eskualdearen elikaduraren diagnostiko bat egitea, gure egoera ekoizpenetik kontsumoraino ezagutzeko. Hori ezagututa ekintza planifikazio bat egin dezagun elikadura burujabetza indartzeko eta ahalik eta lanpostu gehien bultzatu ahal izateko, gure ekonomiak birlokalizatuaz eta elikaduraren dependentzia txikituaz.

Zorionez, eskualdeko eragile guztiok nekazaritza eta elikadura gai estrategikotzat hartu ditugu,eta hurrengo urteetan tokiko elikadura sistema indartsuago, dinamikoago, aberatsago eta autonomoagoa izango dugulakoan gaude.Zorionak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide