Nola balioetsiko zenuke orain arte bizitako esperientzia?
Nire esperientzia graduan erabat positiboa izan da hasieratik. Hasteko, teoria eta proiektuen antolaketa nabarmenduko nuke.
Sei hilabetean zehar jasotako ezagutza guztia proiektu erreal baten lantzea eta talde bakoitza bere kabuz jardutea eta antolatzea erabat aproposa da, bai ikasteko, bai etorkizunari begira.
Baita proiektuen aurkezpenak ere, oro har asko lantzen da publiko aurreko jarduna. Lan taldea asko sustatzen da, gaur egun enpresetan askotan ikusten diren diziplina anitzeko taldeak antzeko.
Lanean ari zara ikasten duzuen bitartean, Dual ereduan. Non ari zara jardunean eta zer lan mota egiten duzun?
Gradu Amaierako Lana Veltium enpresan egiten ari naiz, kotxe elektrikoentzako kargadoreen inguruko zerbitzu digitalak garatzen, eta baita produktuentzako gehigarriak garatzen ere.
Zer nolako ekarpena egiten dizu eredu dualak?
Formazio duala oso aukera ona da bai esperientzia geureganatzeko eta baita lan munduak suposatzen duen errealitatea ezagutzeko ere.
Orokorrean, gradua amaitzerako, lan mundu profesionalerako prest amaitzen duzu. Teoria oinarri on batekin, baina baita praktika eta know how askorekin.