Udal eraikinen garbitzaileen lan gatazkaren aurrean udal gobernua "ezinikusiarena" egiten ari dela salatu du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko urr. 8a, 10:30

Prentsa ohar baten bitartez Aiarako EAJk salatu berri du udal gobernu taldea “ezikusiarena” egiten ari dela udal-eraikinen garbiketan diharduten langileen lan-gatazkari dagokionez. Izan ere, eraikin hauen garbiketarako udalak kontratatua duen enpresak urtebete darama bere langileei soldata ordaintzeko atzerapenetan eta, hori gutxi balitz, garbitzaileek lau hilabete daramate kobratu barik.

Prentsa ohar baten bitartez Laudioko EAJk salatu berri du udal gobernu taldea “ezikusiarena” egiten ari omen dela udal-eraikinen garbiketan diharduten langileen lan-gatazkari dagokionez. Izan ere, eraikin hauen garbiketarako udalak kontratatua duen enpresak urtebete darama bere langileei soldata ordaintzeko atzerapenetan eta, hori gutxi balitz, garbitzaileek lau hilabete daramate kobratu barik. Bestalde, EAJk salatu du udalak, arazo hauen jakitun, orain arte atzerapenik gabe ordaindu diola enpresa honi bere zerbitzuengatik. Era berean, jeltzaleek euren burua goraipatu dute euren eskariz udalak enpresari ez ordaintzea erabaki duelako honek bere langileei ordaindu diela egiaztatu ezean.

 

Udal gobernuak lau urterako kontratua izenpetu zuen enpresa honekin 96.800 euroren truke (BEZa gehituta 111.000 eurotik gora). EAJk salatu du udalak ez zituela kontuan hartu aurreko legealdietan zehar (Jon Karla Menoioren agintaldian) enpresa horrek emandako arazoak ez eta enpresa horrekiko langileek zituzten ezinikusiak ere.

 

Gauzak horrela EAJk zera exijitu dio udal gobernuari: udalaren menpeko eraikinen garbiketa zerbitzuen mantentzea eta langileen eskubideen defentsa. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide