Diego Martín Etxebarria amurrioarra Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen ibili da berriro

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko ira. 18a, 00:52

Amurrioko orkestrako zuzendari den Diego Martín Etxebarria Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen ari da berriz ere. Bizkaian egin izan diren hainbat kontzertutan gidatu ditu musikariak. Irailaren 12an Areetan egon ziren, 13an Santurtzin eta 14an Zallan. Honako programa izan dute irizpidetzat: Mozarten “Figaroren Ezkontzak”, La Maiorrean eginiko bibolinerako 5. kontzertua eta Dvoraken Re Maiorreko 6. sinfonia.

Amurrioko orkestrako zuzendari den Diego Martín Etxebarria Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen ari da berriz ere. Bizkaian egin izan diren hainbat kontzertutan gidatu ditu musikariak. Irailaren 12an Areetan egon ziren, 13an Santurtzin eta 14an Zallan. Honako programa izan dute irizpidetzat: Mozarten “Figaroren Ezkontzak”, La Maiorrean eginiko bibolinerako 5. kontzertua eta Dvoraken Re Maiorreko 6. sinfonia.

Hala ere, Diego  Martin Galiziara joango da zuzendari lanak egitera Bizkaian egindako geldialdi txikiaren ostean. Urriaren 2an Ourensen eta 4ean Vigon baititu ikuskizunak Donizettiren “L'elisir d'Amore” lanarekin. Martín Etxebarriak arrakasta handia izan du atzerrian ere. Hain zuzen, Bayreutheko Jaialdian (Alemanian) Wagnerren “Noraezeko Holandarra” operaren entsegutan izandakoa da baita Salzburgon (Austrian) “Jeanne d'Arc” lanaren zuzendaritzan parte hartzen.

Diego Martín Etxebarria Bilbon jaiotako Amurrioko bizilaguna da. Bertan hasi zituen bere musika ikasketak. Gerora, Gasteizko kontserbategian sartu zen eta handik Bartzelonara, Italiara eta Weimarreko eta Dresdeneko (Alemania) Hochshulen eskolara egin zuelarik jauzi. Errege Antzokian, Bilboko Operan, Dresdeneko Semperoperren, Bernako Operaren Antzokian... lan egindakoa da eta hamaika konpositoreren lanak eskeneratu ditu: Mozarten “Txirula Magikoa”, Pucciniren “La Boheme”... Operaz gain orkestra sinfonikoak zuzentzen ditu eta bere kurrikulumean Tenerife, Galizia, Euskadi, Bilbo... 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide