Ermuko Santa Maria elizaren eta Santa Luzia baselizaren kontserbazio eta zainketa planaren harira eta aspektu honetan herritarren partehartzea bermatze aldera eztabaidarako jardunaldi batzuk jarri izan ditu udalak, gai hau hizpide duten bigarrenak. Jardunaldiok bi egunetan zehar luzatuko dira: irailaren 24 eta 26an, astearte eta osteguna hurrenez hurren, arratsaldeko 18:30etatik 21:00ak bitarte. Dinamizatzaileek aurreikusiriko proiektuak jendarteratuko dituzte eta bertaratutakoek, jarraian, euren zalantzak eta iradokizunak gehitzeko aukera izango dute, bigarren aspektu honek denboraren %80a okupatuko duelarik.
Lehen egunean Santa Luzia inguruetan mugatu izan den esparruaren inguruko egoeraren berri emango zaie bertaraturikoei eta beronekin zer lan egin daitezkeen planteatu: mobilitatea, erabilgarritasuna, ondarearen zaintza... bezalako lehentasunak urratu gabe betiere.
Bigarren egunean Laudioko basalur ez-eraikigarrien zonifikazioa aukeztuko da, eremu bakoitzaren zaintza-maila azalduko delarik baita basogintza esparruen kudeaketa planak ere. Gai nagusiak honakoak: behin-behineko mugak, Isusi eta Dubiris auzoen papera, esparru naturalen erabilera publikoa eta beste erabilera batzuekiko bat-etortzea, landa-eremuaren berregituraketa eta zainketa eta mugikortasun nahiz irisgarritasun aferak.