Astebete baino ez da falta Latiorroko jaiak hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko ira. 6a, 10:09

 Hainbat hilabeteko lanaren ostean Latiorroko jai batzordeak hilabete honetako 13,14 eta 15. egunetan gauzatuko diren festen programa kaleratu berri dute. Aurten, guztira, 25 bat ekintza burutuko direla jakinarazi dute, hala, adin guztietako jendeari zuzenduriko tarteak egongo direlarik.

 

 Hainbat hilabeteko lanaren ostean Latiorroko jai batzordeak hilabete honetako 13,14 eta 15. egunetan gauzatuko diren festen programa kaleratu berri dute. Aurten, guztira, 25 bat ekintza burutuko direla jakinarazi dute, hala, adin guztietako jendeari zuzenduriko tarteak egongo direlarik.

 

Irailaren 13an, ostirala, hasiera emango zaie, beraz, Lateorroko jaiei, arratsaldeko zazpiak inguru direnean, “musika eta kolorea nagusi” izango direlarik antolatzaileen esanetan. Jarraian, Jakin eta Jolas taldeak “Dantzaz Blai” ikuskizuna eskainiko die bertaraturiko haurrei. Egunari amaiera emateko, gauean Lyrikan nahiz DJ Funiren animazioaz gozatzerik egongo da, honi segituz diskodantza bat izango delarik baita ere.

 

Larunbatean mendi martxa nahiz pilota norgehiagokak antolatu dira eta herri bazkariaren aurretik baserriko produktuen azokatxoa nahiz igel-joko lehiaketak edo haurrentzako puzgarriak. Bazkalostean, mus txapelketa izango da edota zaldi-frogak. Azkenik, 20:00etatik aurrera pintxopoteoa eta Mandoilek, Skakeitan eta Atxurre taldeen kontzertuak jasoko dira.

 

Azken eguna izanagatik ere igandeak ez du ekintza gutxiago izango. Marmitako lehiaketa eta bazkaria izango dira eta goizean zehar herri kirolak. Bazkaldu eta gero herri bingoa nahiz mounteinbike gynkana izango dituzte lateorroarrek. Bukatzeko, arratsaldeko zazpietatik zortziak bitarte txokolata eta umore saioa izango dira, jarraian jaiei amaiera emango zaielarik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide