Larunbat honetan Arabako taldekako xake txapelketa gauzatu zen, bertan Laudiokoa irabazle izan zelarik eta honek euskal ligara joateko aukera ematen diolarik. Laudioren atzetik Egidazu eta Danubio taldeak geratu ziren finalista gisa.
Euskal Ligan arituko da beraz Laudioko Xake Taldea. Dena den, hurrengo ikasturtea heldu baino lehen erronka ezberdinei egin beharko dio aurre taldeak. Pasa den urtean bezala, jardunaldia antolatuko dute Amurrioko jaietan eta maisu ospetsua ekartzen saiatuko dira. Hurbiltzen diren xake jokalari guztiek izango dute aukera maisu horren aurka lehiatzeko aldibereko partida batean. Berez, nahiz eta Laudioko taldean jokatzen duten taldekide batzuk amurrioarrak dira.
Zentzu horretan, harremana dute eskualdeko xakezaleek Ugaoko taldearekin eta hori dela eta Ugaoko jaietan egongo dira aldibereko partida batean.