Udalak oso positibotzak jo ditu aurtengo jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko abu. 31a, 00:11

Prentsa ohar baten bitartez Laudioko Udalak aurtengo Erroke Deunaren jaien inguruko bere balorapena kaleratu izan du.

 

Ezer baino lehen, udalak jaien antolakuntzan eta gauzapenean musutruk parte hartu duten koadrila nahiz kultur eta gizarte taldeei eskerrak luzatu nahi izan dizkio.

 

Prentsa ohar baten bitartez Laudioko Udalak aurtengo Erroke Deunaren jaien inguruko bere balorapena kaleratu izan du.

 

Ezer baino lehen, udalak jaien antolakuntzan eta gauzapenean musutruk parte hartu duten koadrila nahiz kultur eta gizarte taldeei eskerrak luzatu nahi izan dizkio.

 

Aurtengo jaien balorapena nahiko positibotzat jo dute udal-gobernutik, jaien kale-presentzia nabarmena izan dela argudiatuz. Jaien izaera partehartzailea nabarmendu nahi izan dute baita ere, berau jaien prestakuntza nahiz gauzapenean nabarmendu izan delarik. Era berean, jaien batzorde paritarioaren papera azpimarratu dute, sentsibilitate guztiei bideraturiko jai eredu partehartzaile eta integratzaile bat bermatzeko bide dela arrazoituaz.

 

Laudioko herriak Pablo Gorostiaga pregoilari izatearen debekuaren aurrean modu egokian erantzun duela uste dute udal-gobernuan. Debekuari irudipenez, sorkutzaz eta festa-gogoz erantzun izan diola alegia.

 

Jai-programaren bestelako aspektuak baloratu izan dituzte jarraian.

 

Askotariko kontzertuak izan dira, musika estilo nahiz motei dagokionez, eta jendartearen erantzuna ona izan da kontzertuok publiko zabala izan omen baitute. Zentzu honetan oso erabaki positibotzat jo izan dute ere, herriak ala adierazita, Herriko Plazan armailak jarri izana horrek hainbat ikuskizunetara joandakoen kopurua handitu izan duelarik.

 

Hainbat bazkari herrikoi ere egon izana aspektu positibotzat jo dute, jatorduetan jendea sakabanatzea galarazi eta jai giroan mantentzen laguntzen omen duelako.

 

Halaber, azken urteotan gauzatu izan ez eta aurten berriz ere martxan jarri den ekintza bat goraipatu nahi izan dute udal-gobernutik: gabarren jaitsiera. Partehartzaile kantitate handia izan ez duen arren ikusle hainbaten presentzia erakarri izan zuelako hurrengo urteetan partehartzaile gehiago deituz.

 

Bestalde, zezen-plazaren erabileraren askotarikotzea nabarmendu nahi izan dute aurten bertan hainbat ekintza gauzatu izan baitira zezenketez gain: Bihurriak taldeak antolaturiko boleibol txapelketa, Zoroak Inkurtul Taldeak antolaturiko Herri Kirolak Extrem edota zaldien ikuskizuna, azken honek iazkoaren kalitate eta, ondorioz, oniritzi bera jaso izan ez duen arren. Entzierroek eta errekortari ikuskizunek ere harrera ona izan zuten, bigarrenek uste bezain besteko publikorik izan ez bazuten ere.

 

Txosnen azpiegituraren hobetzea eta txosna-batzordeak eskaini duen egitaraua ere azpimarratu dute udal-gobernutik.

Barraketan umeen emaria handitu izan dela dioskute udaletik, horretan zeresan handia izan duelarik udal-gobernuak barraken jabeekin aurrera eramandako negoziazioek prezioen jaitsiera sorta zedin.

 

Azkenik, taberna hainbatek aurrera eraman dituzten ekintza hainbat goraipatu izan dituzte, horrek herriko jai giroari lagundu izan diolarik.

 

Bukatzeko, udal-gobernuak festetan parte hartu duten guztiei eskerrik eta zorionik beroenak luzatu nahi izan dizkiete, jai herrikoi eta partehartzaileen modeloa finkatu eta errotzeko lanean jarraitzeko eta kultur nahiz gizarte talde guztien partehartzea aldarrikatuz.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide