Irailaren erdialdera aldera nazioarteko merkataritzari buruzko ikastaro bat antolatuko dute Garapen Agentziak eta Arabako Merkataritza Ganbarak, Foru Aldundiaren diru laguntzaz. Marketing, logistika eta nazioarteko merkataritzaren alorrekin zerikusia duten lanpostuak betetzeko lagungarria izango den formakuntza jardunaldia litzake honakoa.
Ikastaroa lanean dauden edota langabeak diren pertsonentzat legoke bideraturik, guztira 80 bat orduko luzeera izango duelarik, arloka era honetan antolaturik:
-
Nazioarteko marketing-a: 14 ordu.
-
Nazioarte mailako salmentak: 21 ordu.
-
Kanpo merkataritza operazioak: 21 ordu.
-
Business english: 24 ordu.
Ikastaroa irailaren 16an hasiko da, ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 17:00etara izango delarik, ingelerazko modulua ordu erdi gehiagoz luzatuko zatekeelarik.