Made In Laudio ikuskizunaz arduratzen den koordinazio taldeak ekintza hau jai programatik kentzea erabaki du prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Erabaki honen hartzea azaltzeko momentuan antolatzaileek esan dute ez dutela behar bezain besteko edukirik ikuskizuna aurrera eramateko, horri guztiorri tankera horretako proiektu bat antolatzeak dakartzan zailtasunak gehitzen zaizkiolarik.
Halere, Made In Laudioko koordinatzaileek jakinarazi dute ere ikuskizuna atzeratzerik ere badagoela berau bertan behera utzi behar gabe.
Era berean, udalari eta Laudioko herriari barkamena eskatu nahi izan diete euren erabakiak sor zitzakeen arazoen aurrean.