Galiziaren Eguna ospatuko dute hilaren 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko uzt. 21a, 00:24

 Ez dira eskasak gure eskualdean munduko hamaika txokotatik azken hamarkadatan etorritako gizon-emakumeak. Komunitate horien artetik garrantzitsuenetariko bat dugu galiziarrena, zeintzuek datorren uztailaren 25ean ospatu behar baitute beren eguna.

 

Historia apurtxo bat

 

 Ez dira eskasak gure eskualdean munduko hamaika txokotatik azken hamarkadatan etorritako gizon-emakumeak. Komunitate horien artetik garrantzitsuenetariko bat dugu galiziarrena, zeintzuek datorren uztailaren 25ean ospatu behar baitute beren eguna.

 

Historia apurtxo bat

 

Galiziako Egun Nazionala (Dia Nacional de Galiza) 1920 ospatzen da izen horrekin, Santiago apostoluaren jaia izanik Espainia guztian festa ofiziala ere badelarik. Festaren jatorria aurkitzeko 1919. urtera arte egin beharko genuke atzera, une horretantxe bildu baitzen Konpostelan Irmandades de Fala (Hizkuntzaren Anaidiak) deiturikoak asanblada batean, uztailaren 25a aukeratuz festa nazional gisa. Primo de Riveraren (1923-1930) nahiz Francoren (1936-1975) diktaduren garaietan tankera honetako ospakizunek, baina, jazarpen nabaria jaso izan zuten espainiar erakundeen aldetik; halere, atzerrira emigraturiko galiziar anaidiek festarekin jarraitu zuten, galegismoaren ordezkariak Rosalía de Castro olerkigilearen omenezko meza nagusian biltzen zirelarik urtero Bonavaleko Domiku Deunaren elizan, Konpostelan. Franco hil aurreko zein ondorengo lehen urteetan, Galiziako Alderdi Sozialista (PSG) eta Galiziar Herriaren Batasuna (UPG) alderdien agerpenarekin festa nazional hau ospatzeko lehen jardun klandestinoak gauzatzen hasi ziren.

 

Hau ospakizun hau 1979tik ofiziala den arren hainbat urte itxaron behar izan ziren indar polizialak “Dia da patria”ko manifestazioak baimentzen hasi ziren arte; AP-NGk (Asanblea Nacional-Popular Galegak), gerora BNG izango zenak, antolaturiko aldarrikapenok larogeiko hamarkadaren erdialdera arte debekatuak egon baitziren. Egun, Galiziako alderdi abertzaleek zuzenduriko manifestazioak izaten dira uztailaren 25ean Konpostelan jende gehien biltzen dituzten deialdiak.

 

Laudion izango diren ekintzak

 

Laudion, atzo, hilak 20, senidetasun bazkaria burutu zen Galiziar Egoitzan, 14:30ak aldera. Dena delarik ere, ez da hau izango galiziar etxean ospatuko den ekintza bakarra, festa nazionalaren besperan, 24an hain zuzen, galiziar pintxo-potea izango baita arratsaldeko 20:00etatik aurrera Espalladoiro folk taldeak animaturik eta 21:00etan berbena Nueva Presión taldearen eskutik.

 

Hala eta guztiz ere, eta logikoa denez, festaren gorena uztailaren 25ean gauzatuko da. Goizeko 11:30etatik hasita Espalladoiro taldearen eskutik kalejira izango da herriko kaleetatik, eta jarraian, 12:00etan, Lamuzako Elizan Santiago apostoluaren omenezko meza. 13:00etan Espalladoirok eta A Coruñatik etorritako Buxainas musika taldeek emanaldia emango dute herriko plazan. 14:30etan otamena izango da galiziar etxean bertako bazkideentzat soilik. Azkenik, 17:00etan dantzaldia izango da Amigos del Swing taldearen eskutik, dantzaldiak irauten duen artean queimada eskainiko zaielarik bertaratutakoei. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide