Iragan uztailaren 8an gauzatu zen bileran Amurrioko udalak Urduña eta Aiarakoei proposamen bat luzatu zien aipatu bi udalerri hauetako biztanleek Amurrioko Bañueta kiroldegia erabiltzeko erreztasunak izan ditzaten.
Amurrioko udal gobernuak bi aukera eskaini ditu orotara, bataren edo bestearen arabera Aiara eta Urduñako erabiltzaileek Amurrioko erroldatu eta ez-erroldatuen arteko prezio ezberdintasunaren %25 edo %50 nozituko luketeelarik, bi aukera hauetan proposamenaren hartzekodun diren udalek baldintza ezberdinak bete beharko lituzkete.
Amurrioko kirol zinegotzi den Pedro Ibarrolak adierazi duenez ulertzekoa da Aiara eta Amurrioko biztanleek amurrioarrek baino diru gehiago ordaintzea Bañuetaren erabileragatik. Izan ere, haren esanetan, Bañueta kiroldegiaren eraikuntza eta mantenuaren gastua amurrioar guztiek hartzen dute beren gainean zergen bitartez.