Arabako Batzar Nagusietan, EB, Bildu eta EAJren bultzadaz, gaixorik dauden arabar presoen aldeko aldarri bat onartu da, PSE abstenitu da (Gasteizko Udalean onarturiko tankera bereko beste dokumentu baten aldeko bozka eman izan bazuen ere duela gutxi) eta PPk kontra egin du. Arabako Batzar Nagusiek, hortaz, Gotzone Lopez de Luzuriaga, José Ángel Biguri Camino (amurrioarra) eta José Ramón López de Abetxuko preso arabarren askatzea, legediaren baitan eta arrazoi humanitarioak kausa. Kaleratzeranzko prozesua abian den artean euren sorterrietatik gertu egongo diren gartzeletara eramanak izan daitezela eskatzen da. Eskaera hau Entzutegi Nazionaleko Gartzela Ikuskaritza Epaitegira eskaera hau bidaltzea hobestu izan dute.