Urtero bezala, Laudioko hostalarien elkargoak, APILLek, garagardoaren festa antolatu du ekain honetarako, bertan herriko 32 bat tabernak parte hartuko dutelarik, hamaika garagardo mota bereziren eskaintzarekin.
Festa ekainaren 1ean hasi zen eta 16ra bitarte luzatuko da. Proiektu honetan parte hartzen duten tabernetan txartelak banatuko dituzte norberak tabernaz taberna, garagardo bat eskatzean, zigilu bat jartzea eskatu beharko duelarik, gutxienez 15 zigilu biltzea lortzen dutenen artean bi pertsonentzako asteburu bat zozkatuko da Municheko Oktoberfestean, Araba Bidaien eskutik. Era berean garagardo bat eskatzen den bakoitzean boleto bat emango dute, irabaztekotan norberaren pisua jasoko da opari Damm garagardotan.
Era berean, APILLetik gogorarazi dute asteburu honetan, hilak 7, 8 eta 9, Junifest festa antolatu dutela Aldai Plazan.