Laudio Ikastolak larunbat honetan ospatuko du bere urteroko festa

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko mai. 22a, 11:26

Azken urte hauetan bezala, aurtengoan ere, Laudio Ikastolak bere jaia antolatu du. Helburua, egungo eta igarotako ikasle eta irakasleak biltzea da.

Ekintzaz betea dator jaia goizeko lehen orduetatik, izan ere, 8:30ean Ermuko Santa Luziara igoko dira. 11:00etan hainbat kirol erakustaldi izango dira: karatea, areto futbola, pilota…

Azken urte hauetan egin izan duten gisara, aurtengoan ere, Laudio Ikastolak bere jaia antolatu du bertatik pasa izan diren ikasle, irakasle, ikasle eta irakasle ohi, langile… eta enparauak biltzeko asmoarekin. Ekintzaz betea dator jaia goizeko lehen orduetatik, izan ere, 8:30etan bertan bertaratutakoek mendi martxa egiterik izango dute Ermuko Santa Luziara igoaz. 11:00etan sasoi betean egoteko ekintzekin jarraituko dute ikastolakoek, izan ere, heziketa zentroak dituen hiru gune irekietan (esplanadan, BHko jostatokian eta sarreran) hainbat kirol erakustaldi izango dira: karatea, areto futbola, pilota… eta beste hainbeste.

Txikitxoenentzako lekurik eta ekintzarik ere izango da, ez pentsa. 11:00etan hasi eta 14:00ak bitarte, LHko jolastokian, puzgarriak, ileapaindegia, aurpegia margotzeko gunea, txiki parkea, herri kirolak… izango dituzte. Ez hori bakarrik, Haur Hezkuntzako jolastokian, 2 eta 5 urte arteko haurtxoentzako moto lasterketak antolatu baitira, halere, parte-hartzaile bakoitzak bere jostailuzko motortxo propioa eraman beharko du aurretik bere etxetik. Graffitiak eta liburu irakurketa ozenak ere izango dira 11:30etan LHko jolastokian eta ikastolako sarreran hurrenez hurren.

12:00etan 1983ko promozioko ikasle ohiei omenaldia egingo zaie, geroxeago ere aurtengo batxilergo bigarren mailako ikasleei (1998ko promozioa) agurra egingo zaie aurtengoa baita ikastolan egin duten azken ikasturtea.

12:00etatik aurrera eta bazkaria bitarte, beste hainbat ekintzetan parte hartzeko beta izango dute bertaratutakoek: txalaparta tailerra, buruhandi eta trikitilarien kalejira, gurasoak vs ikasleak areto futbol norgehiagoka, trikitixa emanaldia, hockey eta pilota partidak, bertso saioak, kantaldi akustikoak, euskal dantzak…

Bazkaria 14:30ak aldera izango da, baina horren ostean ez da jaia amaitutzat emango pailazoak, kart lasterketak, puzgarriak, dantza plaza eta erromeria ere izango baitira.

Arratsaldeko 17:30ak aldera emango da jaia bukatutzat.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide