Hainbat hitzaldi antolatu ditu Aiaraldeko Plataformak maiatzaren 30eko greba orokorraren harira

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko mai. 14a, 20:09

Arabako Pentsionistak Lanean, Askapena, ELA, Gazte Asanbladek (Amurrio, Laudio, Urduña, Orozko), Ernaik, Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE EILAS, Stop Deshaucios Aiara taldeek osatzen duten Aiaraldeako Plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 30eko greba orokorraren harira.  Laudioko kaleetan ehunka pertsona bildu zituen manifestaldia antolatu zuen “Aiaraldeak plantoa nahi du” lelopean iragan otsailaren 22an. Deialdi hark izandako arrakasta ikusita lanean jarraitzea erabaki dute.

Arabako Pentsionistak Lanean, Askapena, ELA, Gazte Asanbladek (Amurrio, Laudio, Urduña, Orozko), Ernaik, Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE EILAS, Stop Deshaucios Aiara taldeek osatzen duten Aiaraldeako Plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 30eko greba orokorraren harira.  Laudioko kaleetan ehunka pertsona bildu zituen manifestaldia antolatu zuen “Aiaraldeak plantoa nahi du” lelopean iragan otsailaren 22an. Deialdi hark izandako arrakasta ikusita lanean jarraitzea erabaki dute. Euren esanetan, mobilizazio sozialaren bitartez kontraerreformei aurre egiteko eta elite ekonomiko eta politikoek kontrolaturiko sistema honi alternatibak planteatzeko. Zentzu horretan, hainbat mahainguru antolatu dituzte, maiatzaren 30eko greba orokorraren bidez alternatiba horiek modu pedagogiko batean sozializatzea helburu hartuta. Honakoak izango dira asanblada ireki horien datak:

- Maiatzak 15, Amurrioko kultur etxean Amurrio, Aiara eta Artziniegarentzako.

- Maiatzak 16, Urduñako kultur etxean Urduña eta Arrastariarentzako.

- Maiatzak 17, Laudioko kultur etxean Laudio, Okondo eta Orozkorentzako.

Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira. Horretaz gain, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 18:30ean, pentsioen eta osasunaren alorren inguruko hitzaldi bat antolatu dute, Laudioko Kultur Etxean Arabako Pentsionistak Lanean plataformaren laguntzarekin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide