Azken lau urte hauetan bezala aurtengoan ere enkantea egingo dute Aretan uztaila bukaerako Ane Deuna jaiak aurrera eramateko dirua biltze aldera. Enkantea hil honen 26an, eguerdiko 13:00etan, gauzatuko litzateke Elizaren ondoko enparantza berrian eta, euria egitekotan, Onieva autobusen egoitzan.
Antolatzaileek deialdia egin dute datorren maiatzaren 17ra bitarte jendeak etxean soberan dituen jostailu, arropa, tresna eta enparauak Kultur Etxera eramateko. Galkorrak diren produktuak eman nahi baldin balira (pastelak, opilak...) enkantearen egunean eraman behar dira.