Kepa Sojo zinemagile laudioarrak laburmetrai berri bat plazaratu zuen otsailean, Loco con Ballesta izenburu pean eta Banatu Filmak S.L. enpresaren baitan. Berau Arabako Maeztu herrian izan zelarik grabatua. 17 minutu irauten dituen Gaztelerazko film honek mendira doazen aita-seme batzuen bizipenak kontatzen dizkigu eta comedia thriller generoaren barruan sar genezake.
Proiektu honek sariren bat edo beste jaso du dagoeneko, horien artean, Medina del Campoko (Gaztela) laburmetrai lehiaketako gazteriaren saria. Apirila eta maiatza artean Sojoren film hau Mondragon Unibertsitateak antolaturiko Huhezinema laburmetrai festibalean edota Bilboko fantasiazko zinemaren jardunaldietan ikusi ahal izango da.
Laudion 1968an sortu zen zuzendariak hainbat proiektu gauzatu izan ditu azkeneko hogei urte hauetan, horien artean Cien Maneras de Hacer el Pollo al Chilindrón edota Good Bye for Chencho laburmetraiak eta 2007an kaleraturiko El Síndrome de Svensson luzemetraia nabarmendu beharko genituelarik.