Laudioko Udalak, prentsa-ohar baten bitartez jakinarazi duenez, Matxintxu haurreskolako matrikulazio epea irekiko da maiatzaren 2tik 13ra bitarte.
Informazio gehiago eskuratzeko honako bide hauek helarazi dituzte: www.haurreskolak.net web orria eta telefonoa (94 40 49 543). Gogora ezazue, bide batez, haurtzaindegi hau Laudion bertan kokatzen dela, Ardantzazar kaleko 5.ean, eta bertara joaterik dagoela informazio gehigarrien eske.
Honako haurreskola hau Laudioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordio batetik sortu zen duela zenbait urte 0 eta 2 urte arteko umeei hezkuntza zerbitzu oso bat eskaintzeko helburuarekin.