Okondoko XVI. Baserri Azoka antolatu dute udalak, kultur elkarteek eta herriko ostalariek igande honetan, hilak 24 ospatuko delarik.
Urtero bezala baserriko produktu hainbat ikusteko eta erosteko aukera izango dute bertaraturikoek, baita Eusko Label okelaz eginiko hanburgesak dastatzekoa ere. Edo, taloa eta txakolina bezalako bertoko beste zenbait produktu ere.
Egunean zehar trikitilarien doinuak alaitu eta girotuko du Okondo, egun horretan bertan ospatzekoa baita Airako trikitilarien bigarren topaketa.
Informazio gehiago nahi duenarentzat www.okondokoudala.com webgunera dago eskura.