Krisi ekonomikoarekin batera argira atera den beste arazo bat da lehentasunezkoena. Hauen funtsa honakoa da: banku edota finantza erakunderen batek haren aurrezkiak erabiltzeko baimena eskatzen dio norbanako bati beste norbanako edota entitate batzuei mailegatzeko, aurrezkien jabeak, ordainetan, interesak jasoko lituzkeelarik.
Halere, 2008tik aurrerako finantza krisiak, finantza erakundeon funtzionamendu iluna kausa, kapital galera izugarriak erakarri zituen bankuotan, jende askok lehentasunezko horietan zituen aurrezkiak berreskuratzeko aukerarik ez duelarik, bankuak ezin baitu diru hori berreskuratu.
Milaka dila Euskal Herri nola Espainia mailan ekintza finantzario honek bete-betean jo dituenak, baita Aiaraldean ere. Horien artetik gehienak jubilatuak eta aurrezle txikiak direlarik. Arazo honen ondorioak askosaz larriagoak dira, lehentasunezko hauen hartzaileek euren dirua berreskuratzeko aukerarik ez badute ere hartzekodun izateagatik soilik ez dutelako jadanik dirulaguntza publikorik eskuratzerik, langabezia-laguntzak kasu.
Honen guztionen harira, Laudioko udalbatzako EAJ, Bildu eta PSE-EEko taldeek mozio bat onartu dute, zeinaren bitartez Espainiako eta Lakuako gobernuei dei egiten zaien honako fenomeno honen inguruan beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzaten, Arabako Foru Aldundiari afera honek kaltetutakoen eta entitate arduradunen tributazioa nola kudeatuko duen adieraz dezan eta lehentasunezkoak egin dituzten entitateei honako finantza produktu honen biktima izan diren laudioarrei euren dirua itzul diezaieten.
Era berean, Laudioko udalak lehentasunezkoen biktima izan direnentzako laguntza eta informazioa emateko zerbitzu bat jarriko dute martxan, udalaren jabetzaren peko diren eraikinetan kaltetutakoei bilerak egiteko aukera
emango zaielarik ere.