Felix Mugurutza izendatu berri du Euskaltzaindia euskararen akademiak euskaltzain urgazle. 1965an Laudion sorturiko eta euskal filologian lizentziaturiko gizon honek ibilbide txalogarria egin izan du azken urteotan euskal kulturari loturiko afera hainbatetan, Laudioko Udaleko Euskararen Normalkuntzarako Teknikari izandakoa dugu eta hamaika hitzaldi eta ikerketa egin ditu hizkuntzalaritzari eta etnologiari dagokionez.
Hemendik aurrera, Mugurutza euskaltzain oso-osoa izango ez den arren hertsiki hartuko du parte Euskaltzaindiaren jardunaren barruan laguntzaile eta kolaboratzaile gisa.