Laudioko EAJk bi mozio aurkeztu ditu gaurko udal batzan eztabaidatuak izan daitezen.
Lehenean Arrañoko igoeran eta Landaluzera bidean dagoen San Roke Zahar egoitza ohia “Musika Etxe” bilakatzea proposatu dute, hala, bertan solfeo, instrumentuen jotze, dantza eta musikari loturiko bestelako hainbat jarduera artistiko eta kultural gauzatu ahal izango zirelarik.
Bigarren mozioaren bitartez EAJk adierazi du udaletxearen ondoan kokatzen den udalaren jabetzaren peko orubearekin zer edo zer egin beharko litzatekeela. Jeltzaleek bi aukera eskaini dituzte: bertan edadetuei bideraturiko eta irisgarritasun neurri guztiak bermatuko lituzkeen gune bat sortzea edota liburutegi berri bat eraikitzea bigarren hezkuntzako zein unibertsitateko ikasleei bideratua egongo zatekeena eta teknologia berriei loturik egongo litzatekeena.
Era berean, Mikel Lasak gidaturiko taldeak urtebeteko epean, bai San Roke Zahar egoitza ohiari naiz orubeari begira, udalak proiektu bat eskaini dezala eskatu du, herriaren beharrizanei erantzungo diena.