Ander Alvarado adituak hitzaldia emango du ostegun honetan Aiaran gure herriaren historian, azkeneko berrehun urteotan, garrantzia eskerga izan duen eta Euskal Herriaren noranzko historikoa baldintzatu duen mugimendu biziki "heterogeneo" baten inguruan: karlismoa.
Heterogeneoa. Hala definitu du Ander Alvaradok karlismoa. Izan ere, eztabaida sutsua dago oraindik ere historialarien artean honako ideologia honen idiosinkrasia zehazteko momentuan; Alvaradoren esanetan. "Batzuek mugimendu erreakzionario baten gisa ikusten duten artean beste askok nekazarien klase-interesen defentsaren paradigmatzat dutee. Batzuk euskal abertzaletasunaren aitzindari duten bitartean beste askok espainiar nazionalismoari atxikitzen dute".
Hitzaldian Euskal Herrian zentratuko da Alvarado Espainia mailako karlismoa ukitu gabe, XIX. mendean zehazki, ikergaia nolabait murriztearren berau hagitz zabala baita haren esanetan. Alvaradok nabarmendu du errepresentatibitate maila eskasa duen arren, mugimendu karlista oraindik ere bizirik dagoela eta egungo abertzaletasunean izan duen eragina ere nabaria dela; era lausotuan bada ere karlismoa bizirik dagoela egun ere Euskal Herrian.
Aiaraldeari dagokionez XX. mendera arte oso erroturiko ideologia bat izan zela ere adierazi du Alvaradok. Zuhatzan karlistek eraikitakok behaketa-dorretxe bat altxatu zela badakigu egun, Zumalakarregi Urduñatik pasatu zela 1835an Bilboko erasorantz, Arespalditza aldean ere Gudate Karlistetan borrokak egon zirela... gurea eskualde sakonki karlista izan dela alegia. Hitzaldia Arespalditzako erabilera anitzeko gelan izango da bihar 19:15etan.