Manuel Ibarrola laudiorra, Euzko Gudaroztean Errepublikaren eta Euzkadiren alde eta altxamendu faxistaren aurka Guda Zibilean zehar borrokaturiko gudaria hil da.
1936an Alcalá de Henaresen soldaduska egiten zegoela harrapatu zuen gudaren aurrekoak, 21 urte eskas zituela.
Handik Santanderrera eta gero Laudiora mugitzea lortu zuen eta gerrak eztanda egin zuenerako bere herrian zegoen jadanik. Laudion, herriaren defentsan zirauten gudari taldean sartu zen. Baranbion, Amurrion San Pedro mendiaren eskuratzean, Urbinan, Legutioren kontrako erasoan, Bilboren defentsan,
Mungian, Portugaleten (non sahietsetan jotako bi balaz zauritua izan zen), Kantabria zein Asturiasen borrokatu zen Gerra Zibilak
iparraldean iraun zuen urte eta erdian zehar.
Asturiasen preso hartu zuten faxistek eta gartzelarik gartzela zein kontzentrazio esparruz kontzentrazio esparru izan zuten bederatzi urte luzez.
Gudak ez zizkion orbainak eta gogorapenak utzi bakarrik, Araba Batailoiko ikurra berak izan baitu urte luze hauetan. Otsailaren 8an izan dira elizkizunak.