Frantziako espetxe politikak 8 egun gehiago luza lezake Aitor Kortazar askatzeko tramitazioa

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko abe. 22a, 17:39

Aitor Kortazar preso laudioarra, hamar urteko espetxe zigorra bete ondoren gaur zen askatasuna eskuratzekoa. 2003an kartzelaratu zuten ETAn militatzea egotzita. Geroztik, Frantziako hainbat espetxetan egon da. Espainiaratzearen ondorioz Madrilgo Soto del Real espetxean eman zuen urtebete. Alabaina, Espainian justiziarekin arazorik ez zuela-eta, Frantziako Fresnes espetxean igaro ditu azken urteak. Espainian edo Frantzian utziko zuten libre ez zekitenez, senide eta lagunak bi herrialdetara joan dira Aitor Kortazarri ongietorria egitera.

Bihar, abenduak 22, Frantziako gobernuak Aitor Kortazar preso laudiarra herrialdetik kanporatuko du bertan 10 urtetako gartzelaldia igaro ostean, Lortu Arte errepresioaren aurkako sareak adierazi izan duenez. Hortaz, preso politikoari harrera egingo zaio bihar bertan herrira itzultzen denean, Aretako pejaean. Aitor Kortazar 2003an kartzelaratu zuten ETA erakunde armatuan militatzea egotzita. Gartzelaldia Frantziako hainbat espetxetan eta Soto del Real gartzelan pasa izan du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide