Arakaldoko Herriko Taberna berau kudeatuko duen jaberik gabe dago uneotan eta Aiaraldeko herri txiki honetako udalak beraren adjudikazioa lehiaketan jarri du. Tabernaren jabetza eskuratzeko baldintzak honakoak izango direla iragarri du, halaber, udalak.
Epeei dagokionez, errentamenduaren iraupena 10 urtekoa izango da eta berau kontratuaren esleipen-erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean hasiko da. Lizitazio mota honakoa izango litzatekeelarik: gutxienez 350,00 € /hilabetero (BEZ kanpo). Errenta urtero aztertuko da, KPIa ezarriko zaiolarik.
Irizpideak
Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Agirian ezarritako baldintza guztiak betez ondorengo irizpideak jarraituz eskaintza onena aurkezten duenari esleituko zaio errentamendua, hainbat aspekturi begirako nota jarriko zaie adjudikazioa bilatzen dutenei beraz: Arakaldo herriko idiosinkrasia ezagutzeagatik 15 puntu, euskaraz hitz egiten jakiteagatik 15, errenta edo Kanon kontzeptuan oinarrizko prezioa dela eta 11 puntu gehienez (25,00€ gehiagoko tarte bakoitzagatik puntu bat), ordutegiaren eskuragarritasunagatik 15 (gutxienez asteroko 60 ordu betetzeko prest egon beharko dira jabegaiak), negozioa ustiatzeko planagatik (egotekotan) 17 puntu, esperientzia edo formakuntzagatik beste 13, lan egoerari eta familia kargei begira 13 puntu. Guztira 100 puntu.
Guzti honetaz gainera kontuan hartzekoa da 40 punto baino gehiago lortzea beharrezkoa izango dela adjudikazioaren prozeduraren kanpo ez geratzeko.
Fidantzei dagokionez, Adjudikaziodunak esleipenaren urteko prezioaren %5 ipini beharko du (BEZ salbu), behin betiko fidantza gisa. Hau Udal tabernaren ustiapen ona eta lokalak zein osagarriak ondo kontserbatzen direla bermatzeko izango da. Urtarrilaren 14ra arte aurkeztu ahal dira proposamenak.
Parte hartu nahi duten orok Arakaldoko udalera deitzerik izango dute: 946721353 telefonora.