Euskararen nazioarteko eguna dela eta hamaika ekintza ezberdin antolatu izan dituzte hainbat erakundek gure eskualdean zehar. Laudio Ikastolak, bere aldetik, aitorren hizkuntza zaharraren erabilera sustatze aldera gurasoei zuzenduriko ikastaro bat gauzatuko du “Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten?” izenburupean.
Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak aurrera eramango duen hitzaldi hau abenduaren 12an gauzatuko da, arratsaldeko 17:30etan ikastolako areto nagusian.
Zer esanik ez dago, hitzaldia euskaraz burutuko da guraso euskaldunei zuzendurik egongo delarik.