Kontseiluak manifestazioa deitu du Donostian euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2012ko aza. 28a, 08:29

Larunbat honetan, abenduak 1, “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean manifestazioa deitu du Kontseiluak Donostian egun euskarak bizi duen egoera salatzeko. Mobilizaziora joateko deia beste hainbat erakunde eta gizarte eragilek ere luzatu izan dute. AEKk Donostiara joan nahi dutenentzako autobus bat jarri du Laudion, Amurrion eta Urduñan (Urduñatik 14:45tan, Amurriotik 15:00tan eta Laudiotik 15:15etan aterako da). Izena emateko ohiko lekuetara jotzeko eskatu dute. Izan ere, eragileok adierazi dute gure hizkuntzaren egoera ez dela makala, batez ere Araba bezalako herrialdeetan.

Larunbat honetan, abenduak 1, “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean manifestazioa deitu du Kontseiluak Donostian egun euskarak bizi duen egoera salatzeko asmoz. Manifestaldi honetara joateko deia beste hainbat erakunde eta gizarte eragilek ere luzatu izan dute. AEKk Donostiara joan nahi dutenentzako autobus bat jarri du Laudion (izena emateko ohiko lekuetara jo). Izan ere, eragileok adierazi dute gure hizkuntzaren egoera ez dela makala, batez ere Araba bezalako herrialdeetan.

Izan ere, Arabako Foru Aldundiak era nabarmenean murriztu ditu datorren urteari begira euskarari ematen zaizkion dirulaguntzak, %51,7 zehazki 2012ko aurrekontuarekin konparatzen baldin badugu. Izatez, foru gobernuan aldaketa egon zenetik euskarari zuzendutako dirulaguntzak %66an izan dira murriztuak; Xabier Agirreren gobernuak 1.465.639 euro eman baldin bazituen 2010ean kantitate hori 496.500koa izango da datorren urtean.

Neurri hauek ondorio lazgarriak ekarriko dituzte Araban euskararen normalkuntzan dihardutenentzat. Besteak beste, 2009an martxan jarritako kuadrilletako euskara teknikarien egitasmoa bertan behera utziko da, zeinak eskualde eta udalerrietan hizkuntza honen normalizazioan bide berriak irekitzea helburu baitzuen, De Andrés-ek proiektu honi zihoazkion 233.000 euroko laguntza bertan behera utzi duelako.

Halere, ez da honakoa izango foru administrazioak murriztuko duen kontu bakarra izango, zeren eta, hainbat eta hainbat erakunde ere diru iturri hori gabe geldituko baitira. Horien artean Geu Gasteiz, EHUren Eusko Iker Fundazioa, Arabako Merkataritza Ganberak euskararen sustapenerako sorturiko funtsa… eta abar eta abar. Hala ere, ez da honakoa De Andrés-en gobernuak burutu izan duen lehen diru murrizketa aspektu honi begira, aurtengo aurrekontuetatik Herri Urrats, Nafarroa Oinez eta Euskara Elkarteen Topagunean diruz hornitzera bideraturiko laguntzak ere hutsean gelditu baitira, baita euskararen erabilera sustatu eta ikaskuntza zein sentsibilizazio programetara bideraturiko babesa ere 170.000 eurotan murriztu zuen foru gobernu popularrak.

Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindiak, Arabako Bertsozale Elkarteak, Euskararen Aholku Batzordeak, euskarazko argitalpenek… murrizketa nabarmenak jaso izan dituzte ere.

Dena delarik ere, murrizketa hauek are nabarmengarriagoak dira aldundiak egindako bestelako dirulaguntzen urritzeekin konparatzen hasten garenean. Azken bi urteotan aldundiak %24 murriztu ditu bere gastuak, 524,4 milioi eurotik 397,7ra pasaz; Euskara, Kultura eta Kirol Sailak guztira %16,9ko murrizketa bat jaso du. Gainetiko begirada azkar bat aski da jakiteko murriztapen hauek oso txiki geratzen direla euskarak jaso duen artazi kolpearekin konparatzen baldin badugu, gogora dezagun: %66.

Erabaki hauek guztiek hautsak harrotu dituzte zenbait esparrutan, euskararen munduan zeresanik ez dago. Aiaraldea.com-ek Aiara eskualdeko lehendakari den EAJko Mikel Lasarekin hitz egiteko beta izan du, honek oso era negatiboan baloratu izan du De Andrés popularraren gobernuaren erabakia eta, baita ere, eskualdeko euskara teknikariei zihoazkien diru laguntzak bertan behera utzi izanagatik emendakina aurkeztuko dutela adierazi izan du erabakia baliogabetze aldera.

 


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide