Laudioko Udaleko Gaztedi Arloak 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduriko sexualitate tailer bat martxan jarri berri du, zeinak 9 bat ordu iraungo dituen hainbat egunetan zehar. Jorratuko diren gaiak honakoak izango dira: sexologiaren ikuspegi bio-psiko-soziala, sexu harremanetan laguntzeko joko eta jostailuak, norberaren erotika edo fantasietan murgiltzea eta gorputzarekiko elkarrizketa berau sentitu eta berarekin gozatzeko. Ikastaroa Laudioko kultur etxean gauzatuko da abendu eta urtarrileko hainbat asteazkenetan zehazki abenduaren 12 eta 19an eta urtarrilaren 9, 16, 23 eta 30 egunetan arratsaldeko 18:30ak eta 20:00ak bitarte.
Udalak jakinarazi du plazak mugatuak direnez behin izena emanda bertaratzea derrigorrezkoa izango dela. Izen emateko udaletxeko gazteri arlora jo daiteke 8:00ak eta 14:30ak bitarte, 94 403 48 50 telefonora deituz edota educacion@laudiokoudala.net posta elektronikora mezu bat bidaliz izen-abizen eta telefonoarekin. Ikastaroak euskaraz zein gaztelaniaz gauzatuko dira.